ARTEA

“Izadiaren argazkilariak 2016” erakusketa, Bilbon

Bilboko Ondare Aretoan paratu dute urtarrilaren 31ra arte iraungo duen Wildlife Photografer of the Year izeneko erakusketa. Mundu mailan ospetsuenetakoa den argazki-lehiaketan saritutako 85 argazki eder ikusgai dira. Bertan ere, Santi Yaniz bizkaitar argazkilariaren Bizkaia. Izadi sublimea lana ere badago.

Europako 36 herrialdetatik etorritako 17.300 irudi aurkeztu dira azken edizioan, eta argazki guztiak “balio estetiko handiko irudiak dira, errespetatu behar dugun aparteko natura baten edertasuna erakusten  digutenak; errespetu hori zor diogu bereziki biodibertsitateak etengabe bizi dituen mehatxuak ikusita”.

Richard Peters-ena da argazki irabazlea. Artistak Londreseko kale batean gauez dabilen azeri baten itzalaren silueta hartu du. Irabazi duen argazkiaz gainera, beste 84 argazki gehiago daude hamar kategoriatan antolatuak: hegaztiak, ugaztunak, beste animalia batzuk, landareen gorazarrea, paisaiak, urpeko mundua, gizakia, natura,  forma eta osaketa, eta gazte argazkilariak.

Aurreko edizioetan bezala, Ondare Aretoak bizkaitar artista bat gonbidatu du Izadiaren argazkilariak 2016 erakusketan parte hartzera. Oraingo honetan, Santi Yaniz bizkaitar argazkilaria da gonbidatua, eta berak Bizkaia. Izadi sublimea lana erakutsiko du. Santi Yaniz mendizalea eta argazkilaria da. Euskal Herriko paisaiak eta haien mendiak eta natura erretratatu ditu, eta aldizkari eta liburu askotan argitaratu ditu bere lanak. “ (Yanizek) nahiago izaten du lurraldea esploratu, argiak kudeatu eta meteorologiak ematen dizkigun une galkorrak ahalik eta gehien ustiatu, atmosfera iradokitzaileak sortzeko”.

Informazio gehiago, hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button