LITERATURA

Etxahun 150 urte hil zela

Pierre Topet Etxahun, duela 150 urte hil zen, 1862ko urtarrilaren 17an Barkoxen, 75 urte zituela. Familiak erre egin baitzituen Etxahunen paper idatziak, ahozko tradizioaren bitartez iritsi zaizkigu bertsoak eta kantak.
Kartzela, erbestea eta bestelako ezbehar anitz sufritu izan zuen Etxahunek eta horrelakoak ere ageri dira haren kobletan, adibidez: Mündian malerusik edo Bizitziaren khantoria edo Ahaide delezius huntan.

Patxi Salaberrik idatzi ditu oso lerro kuriosoak bertsolari eta kantari honen bizitzaz: “Bat-bateko literaturaren seme, idatziarekin aritutako bertsogiletzat ere hartu izan da. Alabaina, hark egindakoetatik geratu zaiguna ahozko tradizioaren bidez iritsia baino ez da, familiak erre egin baitzituen haren paper idatziak oro. Nonbait erromantizismorantz doan zubian kokatua, haren poesia satirikoa eta elegiakoa da bere bizitzaren izaera sutsua ongien islatzen duena.”

Etxahunen bizitzan oinarrituta idatzi zituzten Larzabalek antzezlana, Etxahun-Irurik pastorala eta Etxaidek Joanak joan nobela.
Klasikoen Gordailuan jasoak dituzue bereak diren hainbat testu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button