ESZENA

Eszenako sorkuntza eta ikerketa Pre-BAD programan

Pre-BADeko programazio osoa eta BAD jaialdiaren irudia gaur goizean aurkeztu dira Bilbon. Aurkezpenean Alicia OtxandategI BAD 2010eko programatzailea, Iñaki Lopez de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria eta Itsaso Iribarren euskal artista gaztea izan dira.

Urriaren 29tik azaroaren 7ra bitartean, BADen barruan, arte eszenikoen abangoardia zertan den aztertzeko parada izango da. Honen aurrean baina, aperitibo moduko bat eskainiko da datorren urriaren 25etik aurrera, Eszenako Sorkuntza eta Ikerketa lemapean burutuko den Pre-BAD programarekin.

Esan bezala, jaialdiaren programazioak urriaren 25ean irekiko ditu ateak, Arte Eszenikoen alorreko sorkuntza prozesuak eta artisten ikerketak zertan diren hausnartuz.
Egitarauaren elementu nagusia, Artistak egoitzan programatik sortutako bost proiektuen aurkezpena izango da. Sorkuntza prozesu hori ikus-entzuleen eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera dute orain aukeratuek.
Hori dela eta, Pre-BADen barruan, urriaren 26tik 29ra bitartean aurkeztuko diren proiektuak honako hauek izango dira: Mike Brooks eta Rosa Casado Just a little bit of history repeating; Soniris izeneko Simona Ferraren proiektua; Itsaso Iribarrenen Trío Audiovisual proposamena; Tú estás aquí, Cristina Núñezena eta, azkenik, Miriam Martxanteren Make up proiektua.
Bad room erakusketaren estreinaldia ere egongo da eta zenbait tailer. Horien arduradunak Ion Munduate koreografo euskalduna, Marokoko jatorria duen Radhouane el Meedeb frantsesa eta, Pakidermo Aretoan Dactil proiektuaren inguruko tailerra zuzenduko duen Ricardo Padilla dira.

Ohikoa denez, BADek musikari ere lekua utziko dio. Oraingo honetan, Don Simón y Telefunken taldeak eskainiko du kontzertua. Bilboko Kafe Antzokian izango da, urriaren 28an, gaueko 22:00etan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu