ESZENA

Eszena-talde eta sortzaileekin zubiak eraikitzeko proposamena

Nazioarteko eszena berritzaileen jaialdi den ACT Festivalek aurton Shif Key egitasmo berria izango du.

Creative Europe-k diruz lagundutako Shift Key egitasmoa “maila ertain batean kokatutako eszena-talde nahiz sortzaileei zuzendua dago, eta haientzat zubiak eraiki nahi ditu. Sareko jaialdi bakoitzak aldiro hiruzpalau talde proposatuko ditu proiektuko bazkideek balora ditzaten eta guzietarik bina aurkeztuko dituzte jaialdiok. Sortzaileek marketinga lantzeko, edo jaialdietara joateko dirua jasoko dute. Jaialdiek, halaber, emanaldietara programatzaileak agertzea ziurtatuko dute, eta artistenganako tutoretzak antolatuko”.

Taldeentzako programari begira ere nazioarteko profesionalek emandako eskolak, hitzaldiak edo sinposioak, artista berritzaileen sormenezko topaketak eta ordezkari artistikoen eta kultura sektorearen langileen arteko elkarretaratzeak antolatuko dira.

ACT Festivalekin sarean dauden jaialdiak hauexek dira: Theater Festival Mess (Sarajevo), Short Theatre (Erroma), BE Festival (Birmingham) eta ITS Festival (Amsterdam).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu