LITERATURA

Mungiako Liburu Azoka, gaurtik aurrera

Mungiako Liburu Azoka otsailaren 14tik 23 bitartean egingo da herri horretako Matxin Plazan. Betiko legez, euskal nobedadeak eta euskal diskogintza zertan den ikusteko parada ezin hobea, eta gainera, erosterakoan %10eko beherapena izango du zale horrek.

Aurten Idatzietatik kantuetara izeneko erakusketa eta zabalik egongo da, nahi duen ororentzat.

Eta gaur bertan, otsailak 14, hasiera ezin hobea emateko, arratsaldeko 19:30ean, Mugire txokoan Toti Martinez de Lezea idazleak eta Maite Itoiz sopranoa eta musikariak, Idatzietatik kantuetara literatur eta musika saioa eskainiko dute.

Ekimenean, literatura, musika eta historia nahastuko dituzte era erakargarrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button