LITERATURA

Irati Jimenez idazleak “Ogia eta zirkua” argitaratu du

Irati Jimenez idazleak Bilboko Udaleko Miguel de Unamuno XXI. Saria eskuratu zuen joan den urtean. Orain, lan horrek argia ikusi du Ogia eta zirkua (Erein) izeneko lanean. Sarituriko lanean idazleak Harkaitz Canoren Neguko Zirkua lana aztertu du modu bikainean.

Erein argitaletxeak modu ederrean deskribatu ditu lanaren nondik norakoak: “Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurral­deetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intrigazko nobela baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria. Ogia eta zirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jimenezek, bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button