LITERATURA

Irakurzaletasuna eta literatura udako ikastaroetan

Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora  izeneko ikastaroa egingo da uztailaren 16, 17 eta 18an, Donostiako Miramar Jauregian udako ikastaroen baitan.

Literaturaren tradizioa abiapuntu hartuta, teknologi berriek ekartzen dizkiguten erronkak aurrez aurre ikustea izango da Itziar Zubizarreta Ayerbek zuzenduko duen ikastaro honen xedea.

Programazioan irakurri dugun bezala, hiru gai uztartu nahi dira mintegi honetan: “batetik ahozko eta idatzizko literatur tradizioa, bestetik literaturara hurbiltzeko bide berriak eta azkenik irakurketaren sostengu izan behar duen Biblioteka edota dokumentazio gunea”.

Egun horietan parte hartuko duten adituen artean, Juan Kruz Igerabide dago. Idazleak Tradiziozko literaturaren garrantzia haurren literatur curriculumean. Gure altxorrak eta gabeziak izeneko hitzaldia emango du.

Adituen zerrendan ere, Mari Jose Olaziregi edota Itziar Zubizarreta Ayerbe bera aurkituko dituzue Gemma Lluch edota Gurutze Aldabaldetrekuren ondoan.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button