BESTELAKOAK

Ataramiñek hiru liburu argitaratuko ditu

Ataramiñek aurten hiru liburu argitaratuko ditu. Urteroko aldizkari bizigarriaz gain, Ataramiñe’11, Mikel Antzaren Bakarmortuko Kronikak eta Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz . Hauez gain, badirudi laugarren bat ere argitaratuko dutela, Espetxetik At komikia, Borxa Urberuaga-rena.

Liburuak oraindik ez dira kalean, inprentatik atera behar dira.

Hauen berri izateko aurkezpen orokorra egingo dute Bilbon Ataramiñe11, Ametsen txokoan bizi naiz eta Espetxetik At kaleratutakoan. Beste aldetik,  Bakarmortuko Kronikak Donostian aurkeztuko dute eta, beranduago, Ametsen txokoan bizi naiz , berriz, Eibarren.

Dakikezuenez, Ataramiñe euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzeaz arduratzen da. Errepresaliatuen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea da nahia.

Bertan hau bezalakoak irakur daitezke:

Nora

Denboraren laban zorrotzak
ezin du zauritu zure aurpegi gaztea,
ez da denboraren itzalik sartzen
zure begietako leihoetara.
Gauak egonarriz erditutako
bi izan dirdaitsu baizik.
Itsasgoran duzun irriñoak
egunsentia ihinztatzen du
gaztetasunaren oldarrez.
Zure bihotzeko taupada biziak
orainaldiaren eszenategian
jostari dabiltza dantzan,
ametsen bidea sortzen,
pausoz pauso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button