ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdirako deialdiak

Erriberriko Antzerki Jaialdian lan egonaldia egiteko eta “Antzerki Poetiko”-rako proiektuetan parte hartzeko epea maiatzaren 31ra arte izango da. Jaialdia uztailaren 19 eta abuztuaren 3a bitartean izango da.

Kulturako Zuzendaritza Orokorrak Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeigarren edizioan Nafarroako antzerki talde profesionalek parte har dezaten deialdia zabaldu du. Zehazki, Antzerki Poetikoa eta lan egonaldiak edo ikerketa laborategian zikloetarako.

Antzerki Poetikorako proiektuetan euskarazko edota gaztelaniazko testuak aurkeztu ahalko dira. Emanaldiak 20 minutukoak izango dira gehienez.
Beste aldetik, lan egonaldia uztailaren 18tik abuztuaren 4ra bitartean gauzatuko da. Aukeratuko den konpainiak 6000 euro jasoko ditu.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button