BESTELAKOAK

Rafa Berrioren hitzaldi musikatua, Donostian

Aste honetan, maiatzaren 25etik 29ra, Tabakalerako Sukaldean erretratua eta antierretratuaren ideiaren inguruan ikus-entzunezko jardueraz betetako programa garatzen ari da. Erretratua/ Autorretratua/ Antierretratua izenburupean hainbat proiekzio eta hitzaldi saio, eta hiru egunetako tailer praktiko ere antolatu da.

Bada, programa hori gaur amaituko da Rafa Berrio musikari donostiarrak egingo duen hitzaldi musikatuarekin, 19:00etatik aurrera. Berrio ondoko galderetatik abiatuko da: Zein da abesti idatziaren eta deklamatuaren arteko distantzia? Idazketaren eta oihuaren artekoa? Eszenatokiko keinutik eta norberaren artean?

Gustuko dituen disko, poeta eta liburuen artean bere biografia josiko du donostiarrak. Horretaz gainera, bere sormen-prozesua ere aztertuko du: kantu bat idazterakoan sortzen zaizkion erritual eta maniak.

Berriok Paradója izenburuko diskoa argitaratu berri du Rafa Rueda, Fernando Lutxo Neira eta Joseba B. Lenoir musikarien laguntzarekin. Orkestra kutsuko aurreko bi lan laudatuak baino (1971 eta Diarios) askoz elektrikoagoa da, rockzaleagoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button