ARTEA

Izaro Ieregiren “Feroz eta Kabala” lana ikusgai Montehermoson

EHUrekin batera proiektu artistikoak zabaltzeko egiten den deialdian hautatutako lau lanetako bigarrenaren erakusketa, Izaro Ieregiren Feroz eta Kabala, abiatuko da gaur, urtarrilak 25, Gasteizeko Montehermoson. Otsailaren 24ra arte ikusi ahalko da. Arte Ederretako ikasleen proiektuak ezagutarazteko asmoz Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak eratu duten lankidetza-hitzarmenaren baitan kokatzen da ekimena.

“Zenbait hilabetez, artistak ekintza ezberdinak egin ditu gorputzaren, generoaren eta indarkeriaren kontzeptuen gainean, lehenengo bere estudioan, eta gero Tabakaleran egindako egonaldi artistiko batean. Ekintzak bideoz erregistratu zituen; hain zuzen ere, horietako azkenean erabilitako egiturek eta egindako bideoek osatzen dute erakusketa”.

Izaro Ieregi (1987) EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziaduna da. 2013an, OKELA espazioa sortu zuen, Bilbon, beste bi kiderekin batera. Bakarkako erakusketak egin ditu leku hauetan: Arizko Dorretxea, Basauri (2017); C.C. San Martin, Buenos Aires (2017), eta Chinese European Art Centre, Xiamen (2017). Eta honako leku hauetan ere erakutsi du bere lana: Guggenheim museoa, Bilbo (2017); NY Space, Manchester (2016); Getxoarte, Getxo (2016). Egonaldiak egin ditu Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) eta Tabakaleran (Donostia, 2018). 2018an ERTIBILen bigarren saria lortu zuen, eta horri esker egonaldia egin zuen Studio Kura egoitzan (Japonia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button