LITERATURA

“Bizkaidatz” jarraitzeko prest?

Bizkaiko Foru Aldundiak Esta Historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da sariaren bosgarren edizioa abian da. Bi egilek euskaraz edo gaztelaniaz hasitako kontakizun bati jarraipena ematean datza sariketa hau. Edizio honetan, Goizalde Landabasok hasi du euskarazko kontakizuna, eta Juan Carlos Márquezek, berriz, gaztelaniazkoa.

Lehiaketa honetan, hamasei urtetik gorako herritar orok har dezakete esku, eta horretarako, sarirako aurkezten den kontakizunak (16 orri gutxienez, eta 20, gehienez) egile bietako batek proposatzen duen istorioari jarraipena eman behar zaio, euskaraz edo gaztelaniaz. Lehiakide bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake, baina lan guztiak egokitu behar zaizkie egileek sarirako aurkeztutako kontakizunaren hasierari, pertsonaiei eta egoerei.

Kontakizunen hiru kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo.

Gogoratu, lanak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da.

Sariak goxoak dira euskarazko, zein gaztelaniazko lanetan. 1500 euro eskuratuko ditu irabazleak; eta bigarrenak 500 euro.

Goisalde Landabasok proposaturiko lanak Memoriaren mutazioa izena du. Juan Carlos Márquezek, bere aldetik, Donde ya solo hay mar izeneko kontakizuna proposatu du nahi duenak gaztelaniazko jarraipena eman diezaion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button