ESZENA

“Sagartu” eta “Berriketan” ikuskizunak Dantzaren XIV. Zirkuituaren edizio berriarekin

Dantzaren XIV. Zirkuituaren edizioa bi proposamen berrirekin dator asteburuan.

Sagarraren tentazioa irudikatzen duen ‘Sagartu’ koreografia eta euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen ‘Berriketan’ proiektua izango dira ikusgai Sopelan eta Dulantzin.

Bizkaiko kostaldeko herrian eskainiko da `Sagartu’ ikuskizuna irailaren 8an, larunbata, Udaletxeko berdegunean, 20:00etan. Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen disziplina anitzeko  kaleko ikuskizuna da, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Agurtzane Intxaurraga zuzendaritza eszenikoan, eta Arantxa Iturberen testuetan oinarrituta, Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroaren koreografia ekoizpen berria da, Iñaki Diéguezen musika zuzendaritzapean.

`Berriketan´ ikuskizuna bestetik, flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da eta perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak proposatzen ditu. Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun bereziarekin gozatzeko aukera ematen du.

Mikel Aveiro eta Adrián Larrañagaren txalapartaren erritmoetara arituko dira Aitor Escobar gitarran, Jose Gil ‘Giliyo’ perkusioan, Ángel López de Tororen ahotsa eta Askoa Etxebarrieta  ‘La Pulga’-ren dantza flamenkoa. Arabako Dulantzi herrian izango da ikuskizuna datorren igandea irailaren 9an, iluntzeko 20:00etan, herriko enparantzan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarea-ren bidez antolatutako ekimenaren edizio berri honek, 84 emanaldi eskainiko ditu urtarriletik abendura EAEko 28 agertokitan.

Informazio gehiago  Dantzaren XIV. Zirkuitua web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button