ARTEA

On the road

Aurreko edizioetan bezala, eta bi urterik behin, sasoi hartan beka jaso zuten artisten lanak Rekalde Aretoan erakusteko garaia heldu da, hortaz, artistek beka izan duten bitartean egindako lanak erakutsiko dira publikoaren aurrean.
Irailetik aurrera, eta bi hilez, Nadia Barkate, Itziar Barrio, Marion Cruza Le Bihan, Usoa Fullaondo, Álvaro Martín, Jasone Miranda-Bilbao eta Luna Pérez-Visairasen proposamenik berrienak erakutsiko dira areto honetan.

Zazpi artista gaztek osatzen duten erakusketa kolektibo honekin Rekalde Aretoak erakusketen aro berriari emango dio hasiera. Horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak lortu zituzten 2007 eta 2008 urteetan, Arte Sorkuntzarako Beken programaren baitan.

Beka horien helburu nagusia da goraka ari diren artisten kreazio plastikoa eta bisuala sendotzea eta sustatzea. Jendeari beren kreazioak erakutsi nahi zaizkio, eta, horretarako, Bilboko Rekalde Aretoan erakusketa hau antolatzen da; halaber, horiek liburu-katalogo batean ere biltzen dira.

Rekalde Aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button