LITERATURA

Erein argitaletxeak hainbat lan aurkeztu ditu gaur

Joan den urtean, Bilboko Udalak Blas de Otero Poesia Lehiaketaren IX. edizioaren eta Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XVII. edizioaren irabazleak izendatu zituen.

Poesia sariari dagokionez, Beatriz Chivite idazle nafar gazteak lortu zuen euskarazko sari nagusia Biennale lanarekin. Eta Miguel de Unamunoren euskarazko kategorian, sari nagusia Mitxelko Uranga idazleak jaso zuen, Misentropia lanari esker. azken lan honi buruz, epaimahaiak gaurko errealitateari begiratzeko leiho interesgarria zabaltzen diola azpimarratu zuen, pentsamendu berritzaile baten haritik, egungo gizartea eta gizabanakoa ere birpentsatzearren hizkuntza bera iraultzera, teoriatik harago, jotzen duena.

Bada lan horiek, Erein argitaletxeak aurkeztu ditu gaur. Horiekin batera 2015-16ko Gabriel Aresti sariko lanak ere kaleratu ditu liburu formatuan. Bertan Itziar Beasain, Gontzal Sanchez Negro, Urt Zubiaurre Otamendi, Aritz Gorrotxategi eta Katixa Agirre idazleen obrak bildu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu