ARTEA

"Entretenidos" erakusketa BilbaoArte Fundazioan

Entretenidos, instalazio interaktibo bat da, non objektuak, musika, ekintza fisikoak eta istorio bat biltzen diren. Muntaiaren nukleoa 6 kutxa-plataformaz osatua dago, hauek irekitzerakoan hanka batzuk zabaltzen dira eta inprobisaziorako balio duten objektu arraroetan transformatzen dira.

Gauza arraro hauek ateratzen diren bitartean soinu-dantza bat sortuko da eta istorioa aurrera joan ahala, objektuak kolpatuz sortzen diren soinuekin gorputzak mugitzen hasiko dira. Gauzetatik irtengo diren zaratak elkarrekin komunikatzen hasiko dira eta azkenik, ikusleak, intuizioa erabiliz, hori interpretatu beharko du.

Amparo Badiola Bilbon jaio baina Burdeos eta Londonen dantza ikastera joan zen. Nick Burger musikariarekin klakea ikasi zuen eta harez geroztik proiektu askotan kolaboratu dute elkarrekin, hala nola, Los Trembleators ikuskizunean.

Performance hau maiatzaren 29ra arte egongo da BilbaoArte Fundazioan. Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta larunbat goizetan berriz, 11:00etatik 14:00etara.

BilbaoArtek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button