IKUS-ENTZUN

Cortada Gasteizko film laburren jaialdian lanak aurkezteko epea zabalik da

Cortada Gasteizko film laburren jaialdiaren X. edizioa egingo da 2017ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitarte, EHUko Arabako Campusean. Bada, irailaren 5era arte, zuen film laburrak aurkez ditzakezue, 2016 eta 2017 urteetan filmatutako lanak badira eta haien iraupena 30 minututik beherakoa bada.

Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu. Hainbat kategoria daude jaialdiaren baitan: Sekzio Ofiziala, bertan aukeraketa-batzordeak hautatutako lanak lehiatuko dira (fikzioa, dokumentala eta animazio); Gureak saila, bertan euskal zinegileek egindako lanak bilduko dira, -Batzordeak aukera dauka Gureak saileko lanak hautatzeko eta Sekzio Ofizialean sartzeko-; Unilabur eta Ehulabur sailen bidez, unibertsitatean eta zine-eskoletan egindako lanak sustatuko dira; Hemengoak atalean, Araba egindako lanak jasoko dira; eta azkenik, Freaky sekzioa ere izango da.

Izena emateko bi modu daude: batetik,  Festhome, Movibeta, Click For Festivals eta Film Salad plataformen bidez; bestetik, festivalcortada@gmail.com helbidera Vimeo edo Youtube plataformetako esteka bat bidaliz.

Informazio gehiago: festivalcortada.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button