ARTEA

Gazte Sortzaileak deialdia, Gasteizen

Gasteizko Udalak, Euskara eta Gazteria zerbitzuen eta Arabako Foru Aldundiaren bidez, abian jarri du Gazte Sortzaileak deialdia. Ekimen hori 16 eta 35 urte artekoei zuzendutako euskarazko sorkuntza-beka da. Deialdira aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.

Beka 16 eta 35 urte artekoei zuzenduta daude eta, eskatzailearen adinaren arabera, bi kategoria daude. Hautatutako pertsonek 4.000 euroko laguntza jasoko dute, bai eta sorkuntza-prozesu osoan alboan izango dituzten profesionalen aholkularitza ere.

Ahozkotasunari estu-estu loturik, hau da, euskararen ahozko adierazpenak proiektuaren muina izan behar du eta helburu izan behar dute kultura euskaldunari ekarpena egitea. Hartara, proiektuak izaera honetakoa izan daitezke: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere.

Duela gutxi ere, 2022an beka eskuratu duten sortzaileen izenak jakinarazi dituzte: Amaia Bono, (Belarriprest. Nire lehen sortzelan euskaraz. Antzerkia?, poesia eta performancea.); Sara Berasaluce eta Yone Estivariz (Ohiko Lekuak. Argazkia); eta Irati Antia (Azukre beltza. Murgiltze-esperientzia digitala).

Gazte Sortzaileak deialdiak ditu jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button