ESZENA

Emanaldi bikoitza Gasteizen eta Dulantzin, Dantza Zirkuituaren eskutik

Datorren igandean, urriaren 13an, XV. Dantza Zirkuituak Gasteiz eta Dulantzi bisitatuko ditu. Gasteizen, Aracaladanza konpainiak Play sorkuntza lana eramango du Principal Antzokiko oholtzara arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Play obra mugarri freskoa izan da familia-publikoari eta haurrei zuzendutako produkzio eszenikoengatik nazioartean ezaguna den konpainia honen historian. Aracaladanza konpainiaren atzean  Enrique Cabrera  koreografoa dago,  proiektu honen arima. Bere bultzadari esker, 1995az geroztik, konpainia honek publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu eta Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean ere. Artistaren hitzetan, Play obra, “prozesu artistikoaz gozatzeko premia izan da, besterik gabe, produkzio berri hau bultzatu duen arrazoi nagusia”.

Eta Dulantziko emankizuna, Esku Harriak: Oteizaren (H)Aria izango da, MugMus laborategiaren azken sorkuntza lana. Bertan Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa propio bat egingo da zuzeneko musika, dantza garaikidea, eskultura, hitzak… josiz. “Harrespila, espazioa eta desokupazioa, hutsa, klarion laborategia, musika serial eta konkretua, bertsoa, txalaparta, Ez Dok Amairu, hitza, umea eta abarrei erreferentzia egiten dien ikuskizuna prestatu dugu”, konpainiaren esanetan.

MugMus Kultur Laborategiak, musika eta mugimendurako kultur elkarteak, bide artistiko eta pedagogikoa urratzeari ekin zion 2015aren hasieran geroztik Beñat Ralla Yusta-ren ekimenez. Bere helburua “arte bizien” eremuan musika eta mugimenduaren uztarketa landuak egin eta eszenaratzea da, horretarako beste arte diziplinekin elkarlanean ere arituz.

Emankizunak Dantza Zirkuituaren barruan aurkeztuko dute, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bitartez antolatutako ekimena. Bere XV. edizioa da aurtengoa, eta urtarriletik abendura bitartean 80 emanaldi eskainiko ditu, Euskal Herriko 26 agertokitan.

Informazio gehiago hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu