ARTEA

“Ertibil Bizkaia 2013”, Ikusmen Arteen Erakusketa Ibiltaria

Datorren urriaren 29tik azaroaren 8ra, Arrigorriagako erakusketa gelan Ertibil Bizkaia 2013 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltaria erakusketa izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak urteak daramatza gure gazte sortzaileen alde egiten, haien prestakuntza hobetzeko bekak ematen eta artearen sozializazioa bultzatzen, museoei eta udalen erakusketa aretoei lagunduz. Erakunde honek antolatzen du Ertibil erakusketa, eta 2013ko bidaia, Bilboko Rekalde Aretoan hasi eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean amaituko da.

Ekimenaren helburuak, Bizkaian sormenari lotuta dauden joera berriak ezagutzera ematea eta arte garaikidea herritarrengana hurbiltzea dira.

Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martin artista gazteen lanak aukeratu dituzte Ertibil Bizkaia 2013. edizioan erakusteko, baina horretaz gainera, beste hamazazpi artista ere hautatuak izan dira: Julen Agirre Egibar, Maria Andres Sanz, Saray Blades, Juana Garcia-Pozuelo, Ines Garcia, Rakel Gomez Vazquez, Edurne González Ibañez, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Edurne Martinez Arroyo, Saray Perez Castilla, Sarah Rasines, Ana Riaño, Javier Rodriguez Perez-Curiel, Laurita Siles, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button