LITERATURA

Jon Alonso idazleak “Carvalho Euskadin” izeneko nobela kaleratu du

Susa argitaletxeak Jon Alonso idazleren Carvalho Euskadin izeneko nobela argitaratu du.

Lanaren sinopsia honako hau duzue: “Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.
Bartzelona, 2003. Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak…”

Bi nobela harilkatu ditu Jon Alonsok lan berrian, hari beltzez harilkatu ere, eta bertan lotu ditu hainbat kontu: Euskal Herriko politika, janariaren zeremonia, historia hurbila eta literatur munduaren argi-ilunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button