ESZENA

“Gernika sutan” antzerki herritarra egingo dute

 

Gernikan herritar andana bilduko da hilaren 26an, Maskaradak ekoitziriko Gernika Sutan antzezlanean parte hartzeko. Egitasmoa Eneritz Artetxek koordinatu du eta Carlos Panerak zuzendu.

Kalez kale egingo den antzezlanak 1937ko apirilaren 26an herriak jasandako bonbardaketa gogoratuko du. Paneraren irudiko, ekimenak pastoralaren eta herri antzerkiaren ezaugarriak biltzen ditu.

Obraren oinarria, halaber, Edorta Jimenez idazlearen testua da. Testuan Jon Lopategik eta Onintza Enbeitak ere lagundu dute. Horrez gain, idazkian bertan hainbat autoreren testuak erabili dira, tartean, Xabier Amuriza, Joseba Sarrionaindia, Paul Elouard, eta Cesar Vallejo.

Antzezlana Gernikako Lorategian hasiko da eta Foruen Plazan bukatuko da. Geraldi bakoitzean bonbardaketa eguneko pasarteak antzeztuko dituzte.

Amaitzeko, aipatu behar da datorren ustean gertaera odoltsu honen 75. urteurrena beteko dela.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button