IKUS-ENTZUN

“Emakumea eta Gerra” zikloa, Uhagon Kulturgunean

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean garatuko den martxoko kultur egitarauaren barruan, Emakumea eta Gerra zikloa abiaraziko dute bihar.

Martxoaren 7an, Mil veces buenas noches (Erik Poppe, 2013) izeneko filma proiektatuko dute kultur aretoan, 18:00etatik aurrera. Datorren astean, martxoak 14 Svetlana Aleksiévich idazlearen Gerrak ez du emakume aurpegirik lana aztertuko dute euskaraz eta gaztelaniaz bertako irakurleen txokoan.
Azkenik, martxoaren 15ean, zinea programatu da berriz, La piedra de la paciencia (Atiq Rahimi, 2012) filmarekin.

Aipaturiko zikloaz gain, bestelako ekintza interesgarriak atondu dituzte Uhagonen hil honetarako. Hala, larunbatean, martxoak 9,  Anonima erakusketaren inaugurazioa egingo dute. “Berdintasunari eta emakumeenganako indarkeriari buruzko hausnarketak, desgaitasuna duten 19 pertsonek sortutako artelanen bidez”. Erakusketa apirilaren 7ra arte izango da zabalik.

Eta 17an, Vaiven produkzioak egindako Erlauntza lana ikusteko parada egongo da. Mireia Gabilondo da zuzendaria. Antzerki taldearen hitzetan, eszenaratuko den obra honetan datza: “Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…”

Hil honetako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button