IKUS-ENTZUN

Leos Carax zinegilearen “Holy Motors” pantailaratuko dute gaur eta bihar Bilbaoarten

Iragan maiatzaren 18an hasi zen Bilbaoarten Leos Carax (Suresnes, Frantzia, 1960) zinegilearen inguruko programazioa, Boy Meets Girl (1984) filmaren emanaldiarekin. Hala, Mauvais sang (1986) pelikula pantailaratu ostean, gaur eta bihar, Holy Motors (2012) filmaren txanda izango da, zikloa ixteko.

Bilboko arte-zentroaren arabera, “Leos Carax onartu edota uka daiteke modu erradikal batean. Baina ez dago erdibideko terminorik bere zineman, ezta pertsonalitatean ere. Orain dela 56 urte jaio zelarik, kritikari gisa jardun zuen zinegile izan aurretik. Bost film luzeko filmografia laburra badu ere, iraupen eta natura ezberdinetan esku-sartze puntual batzuk ere egin ditu”.

Holy Motors-ek hauxe kontatzen du: “Oscar Jaunaren bizitzaren zenbait ordu kontatzen dira, egunsentitik, iluntzera arte. Oscarrek bizitza ezberdinak zeharkatzen ditu. Negozio gizonetik hiltzailera igarotzen da, baita eskale, izaki monstruoso, familia gizon… izatera ere. Oscar jaunak rol ezberdinak burutzen dituela dirudi, bakoitzean bere osotasunean sartuz. Baina, non daude kamerak? Bakardadean dago, soilik Celinek laguntzen diolarik. Honek Paris eta inguruetara mugiarazten duen makina erraldoi bat maneiatzen duelarik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button