ARTEA

“Elkarketak” eskultura kale-erakusketa, Bilbon

Mikel Lertxundi artistak, martxoaren 23tik apirilaren 23ra, eta Loraldia jaialdiaren barruan, Elkarketak izeneko eskultura kale-erakusketa ikusgai jarri du Bilboko hainbat txokotan.

Mikel Lertxundi eskarmentu handiko eskultore berriatuarra duzue. Zura, harria eta burdina lantzen dituen artista da eta berrogei urtetik gorako ibilbide profesionalean aipatu hiru material horiek uztartuz hamaika sorkuntza plazaratu ditu.
Seul, New York, Madril, Miami, Caracas, Tokio, Stuttgart, Reno… hirietan erakusketak burutu ondoren, Bilboko kaleetara eraman du bere begirada  berezia.
Nazioarteko itzal luzeko sortzaile honen zazpi eskultura handi ikusgai jarri dira lehenengo aldiz Bilbon, eta hiriburuko zazpi leku enblematikotan egongo dira ikusgai.

Erakusketa  arte ibilbide bat bezala ikustea proposatzen da. Eskulturak kokatuta dauden lekuak hauek dira: 1. Erribera zubi ondoa, 2. Arriaga plaza, 3. Isozaki Atea, 4. Abandoko Errepublikaren parkea, 5. Euskadi plaza, 6. Azkuna zentroaren kanpoaldea eta 7. Ercilla kalea.

Erakusketari buruzko xehetasun guztiak: Loraldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button