ARTEA

“Ikimilikiliklik. Ja Artzeren Unibertsoa” erakusketa, Gasteizen

San Telmo Museoak eta EHU-ko Mikel Laboa Katedrak Ikimilikiliklik. Ja Artzeren Unibertsoa izeneko erakusketa aurkeztu zuten duela bi urte. Orain, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak aurkezten du goian aipaturiko bi entitatek eta Morgancrea-k bultzatutako proiektua, gaurtik uztailaren 2ra arte.

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa erakusketaren bidez, Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoaren errepaso zabala proposatu nahi da. Mikel Laboaren abesti ezagunenen letrak idazteaz gain, Artzek obra sakona ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

Alberto Lizarralde eta Carlos Rodríguezen ikus-entzunezko instalazioa, JA Artzeren poesiazko eta soinuzko unibertsoan barrena eta espazio murgiltzaile baten bidez egiten den zentzumen-bidaia. Pantailetan, hormetan, sabaian eta lurrean aldi berean egindako zortzi proiekziok esperientzia.

Erakusketa honek, musika eta soinu-mundu batean murgilduta, Artzeren obra ezagutzeko bidea eskaini nahi du. “Euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button