LITERATURA

Uribe Kostako Mankomunitatearen ipuin-lehiaketa

Urtero Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urritik aurrera Ipuin Lehiaketa antolatzen du haur eta gaztetxoen euskarazko literatur-sormena sustatzeko. Aurtengoa XII.a izango da eta ipuinak aurkezteko epea azaroaren 11n amaituko da.

Euskaraz idatzitako lanak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Parte hartu ahal izango dute lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek, DBHko lehengo eta bigarren zikloko ikasleek eta 16 urtetik gorakoek.

Jakin beharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button