ESZENA

Ekin eta Joka: azken ikerketak euskal teatroaz

EHAZE-antzerkizale elkartea Ekin eta Joka: azken ikerketak euskal teatroaz saiakeraren aurkezpenak egiten ari da hainbat tokitan.

Joan den astean,  Bilboko Skolastikan izan ziren Amaia Alvarez (egile eta koordinatzailea) eta Agus Perez (egilea). Hurrengo saioa, albiste izan dugun Zurrunbilo jaialdiaren barruan egingo dute apirilaren 13an, 16:00etan. Parte hartzaileak Amaia Alvarez (egile eta koordinatzailea), Idoia Gereñu (egilea), Oier Guillan (EHAZEko kidea) izango dira. Ondoren mahai-ingurua egingo dute aipatutakoek Iñaki Ziarrusta, Amancay Gaztañaga eta Bapatean zirkoko kideekin batera, “Euskal Teatroa eta Oraina: Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak” euskal arte eszenikoen inguruko topaketan.

Hurrengoa maiatzaren 13an izango da, Donostiako Tobacco Days liburu-dendan. Bertaratuko direnak Idoia Gereñu (egilea), Arantzazu Fernandez (egilea), Karlos del Olmo (egilea) eta Oier Guillan (EHAZEko kidea) izango dira.

Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburua hainbat ikerlariren ekimenez sortu den proiektua da. Azken urteetan egin diren sei ikerlanen bertsio laburrak elkarrekin argitaratzeko asmoa izan da, Amaia Alvarez Uriak koordinaturik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button