LITERATURA

Kareak erre ez duena

Bihar, Harkaitz Cano, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi, Josu Landa, Pili Zabala, Koldo Almandoz (zinegilea), Asier Zabaleta (dantzaria), Karlos Osinaga eta Javi Manterola (Lisabö musika taldeko kideak) lagunek Kareak erre ez duena izeneko errezitaldi poetikoa burutuko dute. Tolosako Leidor antzokian izango da, 22:00etan eta behin bakarrik egingo den emanaldia da, ez inoiz ez inon ez baita beste errepikarik izango.

“Zulo baten bila abiaturik egindako bidaia da Kareak erre ez duena emanaldi poetikoa. Eta ibilian, bideak agerian jarriko dizkio bakoitzari bere baitan daramatzanak. Bila hasiz gero, gainera, zulo bat inoiz ez dator bakarrik… eta zulo gehiagorekin topo egingo dugu”.

Kontakizuna, poesia, bideoa, musika, kantua eta dantza batzen dituen emanaldia da Kareak erre ez duena, behin bakarrik egingo dena.

Beste aldetik ere, Gabrielen lekua sentikaria, Oier Guillan, Andoni Egaña, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iraia Elias, Iban Urizar, Naia Membrillera eta Ainhoa Alberdik egingo dute, urriaren 12an (larunbata) 20:00etan, eta Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button