ESZENA

Ikuszirkus jaialdia, Andoainen

Urte amaierarekin batera iritsi dira Ikuszirkus jaialdiaz gozatzeko egunak. Abenduaren 26tik 30era, ostegunetik astelehenera, negu parteko arratsalde motzak alaitzeko emanaldi atseginak izango dira Andoainen; hain zuzen ere, Bastero Kulturgunean.

Ukrania, Belgika, Burgos, Madril eta Euskal Herritik etorritako artistek, ikusleak liluratzeko eta aho bete hortz uzteko moduko piruetak egingo dituzte: oihaletatik zintzilikatuta, hankaz gora, malabareekin jolasean, gurpiletan biraka, guztia abilezia handiz egina.

Lehen egunean, abenduak 26, 20:00etan, Mimirichi Clowns taldeak Paper World izeneko lana egingo du. Ostiralean, abenduak 27, Tiritirantes kolektiboak Patas Arriba, una historia de circo obra egingo du. Cirqueamos taldeak, beste aldetik, zirko tailerra antolatuko du.

Larunbatean, Hermanos Infoncundibles-ek Diábolo Clasic Metal eskainiko du. Igandean, 29an, Cirq´Ulation Local-ek Second Life izeneko lana egingo du eta azkenik, abenduaren 30ean, Zirika Zirkus taldearen txanda izango da.

Gozatu zirkuarekin!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button