ARTEA

Nairobi hiriburuko auzoen itxaropena argazkietan

Kenyako hiriburu den Nairobiko Kibera auzoa erretratatu du Rafael Marrodan argazkilariak. Irudiok Zarauzko Photomuseumen ikus daitezke Kibera. Itxaropenaren borroka izenburupean. Erakusketa zabalik dago martxoaren 4a bitarte.

Kiberako zifrak ikaragarriak dira. Milioi bat lagun inguru bizi da, gehienak pobrezian bizi dira. Kiberan zaborraz inguratuak bizi dira. Bertan birziklatzean beste zentzu bat hartzen du, alegia, ezinbestekoa dute birziklatzea. Hala, behin txirrindua izan zena, paper suntsitzaile bat bihurtzen dute eta zaborretan aurkitutako papera birrindu eta makina bat objektu birziklatu egiten dute sos gutxi batzuk eta jateko apur bat erdiesteko asmoz.

Egoera horretan ari dira lanean Kibera Women for Peace bordatuak egiten dituzten emakumez osaturiko kooperatiba, edo Victorius kooperatibako gizonek. Azken horiek, hezurrak birziklatzen dituzte.

Marrodan argazkilariaren irudietan egoera latz hori irudikatzen da. Argazkiok ikusgai daude Zarauzko Photomuseumen martxoaren 4ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button