ESZENA

“DNA” jaialdiak dantza garaikidea hedatuko du Nafarroan

DNA programaren 2020ko ekitaldiak Nafarroako zazpi herrietara eramango ditu dantza garaikidearen  beste hainbat hitzordu irailaren 6tik abenduaren 5era bitartean. Programak Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangurengo Ibarra, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabia bisitatuko ditu.

Led Silhouette taldeak hasiera emango dio dantza programari Cóncavo-Convexo obrarekin. Pieza horretan, musika, dantza eta eskultura batzen dira emozio estetikoa sortzeko. Lana Agoitzeko Kultur Etxean antzeztuko dute irailaren 6an, 19:00etan, eta irailaren 27an, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Datorren hilean, Amico Teatroren Tránsitos obra izango da protagonista. Lana Mercedes Castañok zuzendu du, eta Ion Barbarinek eta Txori Garcia Urizek antzeztuko dute. Musika Idoia Oteizaren eta Itziar Etxegiaren eskutik etorriko da. Urriaren 23an, Tafallako Kulturgunean ikusi ahal izango da 20:30ean, eta urriaren 24an, Arangurengo Ibarrako (Mutiloa) Kultur Etxean, 19:00etan.

Abenduan, Dinamo Danzaren Elektrical Body lana ikusi ahalko da. Lizarran izango dira abenduaren 2an, 20:30ean, eta abenduaren 5ean, berriz, Atarrabiako Kultur Etxean. Obraren asmoa da “konektatuta mantentzen gaituzten indar elektromagnetikoen edertasuna mugimenduaren bitartez adieraztea”.

DNA jaialdiaren 2020ko edizioan ere Atalak dantza garaikidearen mugaz haraindiko proiektuaren barnean sortutako lanen erakustaldia egingo da. Urriaren 31n, 19:00etan, izango da zita Baluarten, non Dantzaz taldeak #56 ekoizpena erakutsiko duen.

DNA jaialdiari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button