LITERATURA

Literatura eta musika asteon Tolosan

Literatura eta musika uztartzen dituen bigarren Literature!&Art astea ondu dute asteon Tolosako Bonberenea gaztetxean. Ekimena bihar bertan hasiko da Leire Bilbao idazle ondarrutarrak 19:00etan egingo duen Scanner (Susa) bere poema-liburu berriaren aurkezpenarekin.

Etzi, hilak 10, Bergarako Idazle Eskolak literatura errezitaldi musikatua egingo du 19:00etan Ilunabar literarioa lelopean. Etzidamu, berriz, Martin Larralde, Eneko Barberena eta Mikel Oceja izango dira Bonberenean. Arrasatearraren disko eta liburuaren aurkezpen kontzertua izango da, gonbidatu bereziak tarteko.

Literatur astea, larunbatean, hilak 12, amaituko da. Egun horretan bi ekitaldi izango dira. Goizean, 10:00etan, eta Literatura Eskolaren eskutik, Yolanda Arrietak Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura izenburuko hitzaldia emango du.

Gau partean, berriz, errima musikatuen txanda izango da. Hala, Errima Gaua izeneko emanaldian Bad Sound System (Irun), Kodigo Norte (Gasteiz) eta Rude (Italia) errimak jotzen aritu dira hip-hop eta reggae erritmoen laguntzarekin.

Egitarau osoa Bonberenearen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button