BESTELAKOAK

Olatuen zinea, Donostiako Surfilm Festival jaialdian

Atzo hasi sen Donostiako Surfilm Festival zine-jaialdiaren hamabigarren edizioa. Hala, gaur bertan, Donostiako Aquariuem-eko Nautilus aretoan, Olatu Garbiak ingurugiroarekin lotutako jardunaldia egingo da, eta Ben Knight zinegileak zuzendutako Damnation (2014) lana proiektatuko da, 19:30ean.

Halaber, igandera arte, surfari buruzko hainbat film aurkeztuko dira jaialdiaren baitan, lan horien artean, asko Euskal Herriko ekoizpenak izango dira.

Bihar, esaterako, hainbat film pantailaratuko dira Antzoki Zaharrean, 20:15ean: The Old, The Young & The Sea (Mario Hainzl, Andreas Jaritz, Austria, 2013) eta Chasing Rumours (Lewis Arnold, Erresuma Batua, 2014).

Bigarren emanaldi bat ere izango da Antzoki Zaharrean, 22:30ean: Hangs Upon Nothing (Jeremy Rumas, AEB, 2014); Run To The Sea (Dylan Stott, Irlanda, 2014) eta 3 Colegas (Popeto, Euskadi, 2014).

Azkenik, Gasteszenan “flipatzeko bi film estetiko” izango dira: Groove Move (Jack Coleman, AEB, 2014) eta Daughter (Tin Ojeda, AEB, 2013).

Igandera arteko egitarau osoa: surfilmfestibal.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button