ARTEA

Pepelu Fernandez artistaren DeXtritus

Gaur, otsailak 6, Pepelu Fernandez artistak egin dituen19 grabatuz osatutako DeXtritus erakusketa inauguratuko da Bilbao Historikoren ExpoGelan. Titulu honen bidez, aurkeztutako grabatuen hautapen hau, berreskuratze zein desagertze bidean dauden material ezberdinekin egindako ikerkuntzaren emaitza izendatu nahi da. Erakusketa otsailaren 5etik martxoaren 4arte luzatuko da.

ExpoGelak bidalitako oharrean hauxe azaltzen da: “Erakusketa honetan ez dira bakarrik normalean aurkezten diren estanpa izeneko emaitzak azaltzen,… horrekin batera publiko orokorrak grabatuaren teknika adierazkorra hobeto ezagutuko ahal izango du, inprimatze-teknikaz ezaguera mugatua duen arren.
Dinamika ekologiko honetaz egin den gogoeta, mundu industrialarekin izandako harremanetik zein bizi izandako esperientzietatik badator, gutxitzearen aldeko apustua eginez, aldizkako modeloetan egiten den bezala, materialen bizitza ez xahutzearen printzipioa betez, baztertutako hondakinak -ez behin betikoak- badirela berriz pentsatzeko, gure baliabideen estetikan pentsatzeko, eta baita balore estetiko berri batzuekin erlazionatu daitezkeen beste erreflexiorako puntu batzuk ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button