LITERATURA

Martin Bidaur idazleak “Itzulera” plazaratu du

Martin Bidaur idazlearen lehen poema liburuak Itzulera du izenburua. Atzo bertan Susa literatura argitaletxeak aurkezpen ekitaldia egin zuen idazlearekin batera, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

Lan honetan haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko idatzi du: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera.  Argitaletxearen hitzetan, “esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Martin Bidaurrek bere lehendabiziko liburuan, biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena”.

Itu Bandakoa da Martin Bidaur, bai eta Lekore literatur aldizkariaren sortzaileetako bat ere.

 

ESPERANTZA

esperoan egotea
egoteko dagoen modurik
okerrena dela
otu zait
esperantza asma ezin daitekeen
etorkizuna baino ez dela
geldirik egoteak ez duela ezer aldatzen
arnasteari utziko banio sikiera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button