ESZENA

Anodino Teatroak “Zerura eroria” taularatuko du Donostian

Anodino Teatroak Zerura eroria antzezlana aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren Klub Aretoan, ostiral eta larunbatean, 21:00etatik aurrera.

Obrak hainbat galdera luzatzen ditu: “Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen  bizipenak? Bizi penak? Hil penak?”

Hala, Armandok, bizitza aspergarri baten ostean, zeruan lasai bizi nahi du. Zerua baina, toki desatsegina bihurtu da, kapitalismoaren haginkadak ustezko paradisura arte ailega baitira.

Informazio gehiago: anodinoteatroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button