ESZENA

Gasteizko Baratza Aretoa ospakizunetan dabil

Gasteizko Baratza Aretoak bere bederatzigarren urteurrena ospatuko du etzi, abenduak 16, Candela tabernarekin batera.

Ekitaldia abenduaren 15ean, osteguna, hasiko da Candela Tabernan programazio bikoitzarekin: Rita Necoren WC Retratos lanarekin (20:00) eta Parasite Kolektiboaren Oracle Motel piezarekin (22:00).
Abenduaren 16an, ostirala, Baratza Aretoan izango da hitzordua. Bertan, Sleepwalk Colective & CBB taldearen Phychodrama (20:00) piezaz gain, urteurrena ospatzeko elkarrekin dantzatzeko aukera izango duzue. Musika DJ Capitán Candelak eta Dj iñigok jarriko dute.
Larunbatean Café Candelara itzuliko da ekimena beste bi proposamenekin gozatzeko: El mono habititado taldeak El elefante y la paloma lana egingo du (20:00) eta Detritus Teatrok Que nos den candela (23:00).
Bukatzeko, igandean, abenduak 18, Les bobes bobe taldearen Udaberri Azidoa (19:00) lana ikusteko abagunea izango da.

Baratza Aretoak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button