ESZENA

Larunbatean bat-bateko antzerki saioa Beran

Hurrengo ekainaren 22an, larunbata, Improducciones antzerki taldeak Casting: Ya te llamaremos bat-bateko antzerki saioa eskainiko du Berako kultur etxean. Antzerki talde honen kide da Madrilen bizi den Oskar Goikoetxea beratarra. Antzezlan honetan aktore-inprobisatzaileek abian jarriko dute casting bat eta edozein hautatua izan daiteke; bertaratutako jendeak emandako titulu, esaldi edota aipamenetatik abiatuta istorioak sortuko dira.

Bat-bateko antzerkia formatu berria da, non publikoa aldi oro eszenen sorkuntzako partaidea den eta bertigoak eta hurbiltasunak publikoaren irri-algara eraginen duten egoera ez-ohiko eta surrealistak sortuko diren.

Oskar Goikoetxea beratarrak esan duen bezala: “Emanaldi bakoitza bakarra eta errepika-ezina da istorio guztiak orduan bertan sortzen direlako. Lehenbiziko aldia izango da ikuskizun hau eskainiko dugula Euskal Herrian, Beran, Iruñerrian eta Donostian”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button