ESZENA

Datorren urteari begira, zabalik da “Poltsiko Antzerki Sorkuntza” deialdia

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko hamaikagarren proiektu deialdia antolatu du, horren helburua euskarazko sorkuntzak bultzatzea da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 24an amaituko da.

Aurkeztutako proiektuek (jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira) Poltsiko Antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau da taberna edota bestelako espazio txikietara egokitzeko modukoak izan beharko dute, eta ezin izango dute 70 minututik gora iraun eta gutxienez 30 minutukoak izan beharko dute.

Antolakuntzak bi diru-laguntza eskainiko ditu: bata irabazleari, 4.000€, eta bestea finalistari, 3.200 €. Kopuru honen erdia hautaketa jakinarazpenarekin batera emango da; beste erdia, lehenengo ikustaldiaren ondoren.

Sorkuntza lanen lau estreinaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan, 2021eko otsailaren 18tik martxoaren 7ra.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu