ESZENA

Mugimendua ikertzeko tailerra: lengoaia pertsonal baten bila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Dantzabiz-Bizkaiko Dantza-Etxeak dantza garaikideari buruzko Mugimendua ikertzeko tailerra: lengoaia pertsonal baten bila izeneko ikastaroa antolatu du. Tailerrean izena emateko epea zabalik dago.

Tailerra Compañía Nacional de Danza konpainiako Antonio de Rosak eta Mattia Russok emango dute, irailaren 24an eta 25ean. Gehienez, 25 leku egongo dira.

Mugimendua ikertzeko tailerra: lengoaia pertsonal baten bila tailerraren helburua mugimenduaren lengoaia pertsonal bat aurkitzea da: “Ikertzeko tailer honetan, mugimendua aztertuko da; horretarako, sortzeko prozesuan garatzen diren erro eta gaitasunen elkartrukea egingo da. Metodologia mugimendua aztertzea da, kezka eta lengoaia pertsonala bilatzeko aukera bakoitzean. Hainbat gauza proposatzen ditu: muga fisikoak eta mentalak, kontraesanak, oroimenaren lekuak, ideia-aldaketak… Labur esanda, gorputza muturreko irtenbideetara eramatea. Errealitate bat abiapuntu, fikzioa mugimendua bilatzeko ere bihurtzen da”

Saioetan, alderdi hauek landuko dira: gorputza berotzea, koreografia-ikerketa, mugimendua bilatzea, konposizio koreografikoaren teknikak, gorputz-irudiak bilatzea, eta muga fisikoak arakatu eta ustiatzea.

Informazio gehiago Dantzabiz-Bizkaiko Dantza Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button