IKUS-ENTZUN

Zinebi 53. edizioa gaur amaituko da palmaresa iragarrita

Bilboko Zinemaldiak gaur itxiko ditu bere ateak datorren urtera arte. Orain zeintzuk izan diren saridunak jakiteko unea heldu da.

Bilboko Zinemaldiaren Sari Handia Magnus von Horn-en Bez Sniegu (Polonia) lanarentzat izan da. Magnus Von Horn-en gidoia eta zuzendaritza duen film irabazlearen gaia nerabeen arteko maitasuna da, eta amaiera tragikoa du.

Euskal Zinemaren Sari Nagusia Ex-Aequo eman zaie Jon Garaño eta Gregorio Muro zuzendariei Urrezko Eraztuna eta Zeinek Gehiago Iraun lanengatik, hurrenez hurren.

Espainiako Zinemaren Sari Nagusia ere Ex-Aequo eman zaie Alauda Ruiz de Azúa eta Luis Trapiello egileei, Dicen eta La Mujer Del Hatillo Gris lanengatik.

Animazioko Urrezko Mikeldi Saria, Bretainia Handira joan da Afarin Eghbal-entzat Abuelas obragatik.

Dokumentaletako Urrezko Mikeldi Saria, Josephine Links-ek hartu du Wir Sterben (Alemania) lanarengatik.

Fikzioko Urrezko Mikeldi Saria, hangoa ere den Claudia Heindel zuzendariaren Lucky Seven lanari eman diote.

Zilarrezko Karabela Latinoamerikako Filmik Onenari, Soja lanak hartu du, bere egilea Venezuelako Gabriel Lacruz izan da.

Eta azkenik, publikoaren saria Haritz Zubillaga egilearen She’s Lost Control lanari man diote.

Sariak gaur ezagutarazi ditu Zinebi 53ko epaimahaiak. Epaimahaiko kideak Betzy Bromberg zinegile estatubatuarra, Elena Trapé errealizadorea, Mohanad Yaqubi zinegile palestinarra, Pepita Ferrari errealizadore kanadarra eta Xabier Arakistain arte programatzailea izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button