LITERATURA

Ondoez existentziala eta zentzu bilaketa XIX. mendearen bukaeran

Xabier Mendiguren idazleak gidatuko ditu irailaren 14an, irailaren 28an, urriaren 5ean eta urriaren 19an, Artelekuko dokumentazio zentroan, garai berezi honen gakoak ulertarazteko egingo diren saioak.
Proposaturiko irakurgaiak honakoak dira:
Nikolai Gogol: Longaina (1842)/Sudurra (1834-35) (El Capote/La Nariz); Herman Melville: Bartlebly izkribatzailea (1853) (Bartlebly el escribiente); Lev Tolstoi: Ivan Ilitxen heriotza (1886) (La muerte de Iván Ilich) eta Franz Kafka: Itxuraldaketa (1915) (La Metamorfosis).

Hauxe da bere aditu honen proposamena: "Bost izenburu proposatzen ditut irakurtzeko. Norberak erabakiko du euskaraz ala gaztelaniaz irakurri (euskaraz daudenak behintzat). Iruzkina euskaraz egingo da, baina gaztelania erabiltzeari uko egin gabe, irakurleen proposamen edo beharren arabera.
Obra hauek proposatu ditut neure zaletasun pertsonaletik abiatuta, baina batez ere literatura bikaina, lehen mailakoa eta eragin handikoa izan dutelako, ondorengo urteetan beste idazle askoren inspirazio-iturri izan dena.
Idazle bakoitza bere testuinguruan jartzeko ahalegin bat egingo dut, obra hobeki kokatu eta ulertu ahal izateko. Ikusten denez, Errusia, Amerika eta Europaren erdi aldean sortutako obrak dira.
XIX. mendearen erdi aldetik hasi eta XX.aren lehen erdira, industrialismoaren eta beste faktore askoren eraginez, Mendebaldean bereziki gizakiaren deserrotze bat gertatu zen, haren identitatea kolokan jartze bat eta ohitura- eta bizimodu-aldaketa sakona, milioika pertsonarengan ondoeza eragin zutenak. Erlijioak ordu arte izandako zentzua ahuldu ahala, bizitzaren zentzuaz ere gero eta galdera gehiago egiten hasten da gizakia, kontsumismoan gero eta murgilduago aurkitzen dela. Hori guztia, modu batean edo bestean azaleratuko da irakurriko ditugun lau autore hauen maisu-lanetan.
Autore hauei buruzko biografia eta bibliografia ez ezik testuak ere badatoz interneten eraitsi eta inprimatzeko moduan. Beraz, saiatuko gara norberak sentitzen eta pentsatzen duenaz gainera, beste batzuek ere autore hauei buruz esan dutena eta haien obretan aurkitu dutena komentatzen."

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button