ESZENA

Gasteizen 150 Gramo jaialdia egingo da aste honetan

150 Gramo jaialdiaren hamabigarren edizioa abenduaren 27tik 29ra egingo da Gasteizen. Gaztelaniaz, euskaraz eta testu gabe antolatu diren 12 ikuskizun oholtzaratuko dira, lau egunero, lau pasetan bakoitzeko.

Gasteizen oinarri duen jaialdi nomada da hau, eta lan eszenikoak aurkezten ditu leku alternatiboetan, eta bertan diziplina desberdinetako lan eszeniko berritzaileak programatzen dira: antzerkia, txotxongiloak, dantza, antzezpena, narrazioa edo pailazoak.
150 Gramo jaialdiaren helburu nagusia ohiko antzokietatik irten eta audientzia ezberdin batengana heltzea artisten eta ikusleen arteko gertutasuna bultzatzeko, bai eta sorkuntza artistikoa sustatzea ere.

Aurten bi lan izango dira euskaraz, abenduaren 28an, Goitibera taldeak Amaxit Dixit lana egingo du. “Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa.”
Eta ostiralean, Tartean Teatro konpainiak Hamalau bakarrizketa egingo du. Lutxo Egiaren testua da (Cafe Bar Bilbao Antzerki Saria 2022) eta Mikel Martinez aktoreak gorpuzten du. “Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen….”

Horiekin batera beste bost antzezlan eta testurik gabeko beste bost bilduko dira programazioan.
El Mono Habitado eta Pez Limbo konpainiei esker egiten da 150 Gramo jaialdia.

Egitarau osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button