IKUS-ENTZUN

Arte, feminismo eta jarduera mikropolitikoei buruzko zinema zikloa

ARTIUMek artearen, feminismoaren eta jarduera mikropolitiko garaikideen inguruko zikloa eskainiko du urte osoan.
Aipaturako elementuen arteko harremanean sortutako jarrera sinbolikoak aztertu nahian, dokumentalen eta film laburren sorta bat eskainiko du museoak, genero honi eta fikzioa ez den edozein mugako adierazpen heterodoxori hurbildu nahian.

Programa honetan, Talking Back, eta Esther Ferrer lau mugimendutan erakusketaren testuinguruan, hamar pelikula proiektatuko dira urriaren 22tik (larunbata) azaroaren 6ra bitartean (igandea), zortzi saiotan banatuta. Gainera, urriaren 26an eta 27an 19:30ean Margarita Aizpuru-k eta David Perez-ek artista donostiarren lanaren inguruko hitzaldi bana emango dituzte.

Zinema zikloa urriaren 22an, larunbata, hasiko da Eugènia Balcells (Bartzelona, 1943) ikusizko artistaren lau film laburrekin. Zikloak urriaren 23an, igandea, jarraituko du A la vuelta del grito eta Daguerreotypes pelikulen proiekzioarekin. Urriaren 29an, larunbata, Habiba Djahnine-ren (Aljeria, 1968) Carta a mi hermana aurkeztuko da. Hurrengo egunean, urriaren 30an, igandea, Talking back programak Cecilia Barriga-ren (Chile, 1957) 5000 feminismos dokumentala aurkeztuko du. Azaroaren 5ean, larunbata, zikloak Helke Sander (Berlin, 1937) idazle eta zuzendariaren El factor subjetivo dokumentalarekin jarraituko du eta azaroaren 6an, Absent present pelikularen proiekzioarekin amaituko da zikloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button