ARTEA

“Dantza” filmaren grabaketan lortutako irudi ikusgarriak

Kameran aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat izenburupean, Xabier Artola argazkilariak Dantza filmaren grabaketan lortutako irudiak paratu ditu Photomuseum aretoan. Ikusi nahi badituzue, otsailaren 12tik martxoaren 19ra bitartean izango dira ikusgai.

Xabier Artolak oso ondo deskribatu du zertan den erakusketa hori: “Telmo Esnalek zuzendutako Dantza lanaren filmatze saioetan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa”.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen  denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu