ARTEA

Daniel Txopitearen “Geometriak eta Fikzioak” erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Daniel Txopitea: Geometriak eta Fikzioak erakusketa abiatuko dute gaur berton, maiatzak 9, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Erakusketa uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Daniel Txopitea hil zenetik bi hamarkada pasatu direla, omentzeko egiten ari diren erakusketa ibiltarien parte da Geometriak eta Fikzioak bilduma. Lagin honetan Txopitearen ibilbide oparoko hiru lan-gorputz zehatz jorratu dira bereziki. Batetik, Kolosoak eta Titanak seriea, bere azken sorkuntza-fasekoa bera. Lan honekin, Txopitea bere jatorri geometrikoen sintesi eskematizatura itzultzen da. Horretarako, eskultura-masak baliatzen ditu, hau da, espazioa zeharkatzen eta erritmo etengabeak sortzen dituzten masak, pinturako plano bitarrean aktibatzen direnak.
Ikusgai daude, era berean, marrazkigintzan erabili zituen forma intuitiboak, Figurazio Fantastikoa serie ospetsuko lagin txiki bat, egin zituen bi eskultura bakarrak (Pintza eta Ziklope zaindaria), eta bere bizitzari eta lanari buruzko Ainize Txopiteak eginiko dokumentala.

Erakusketaren harira katalogo berezi bat editatu du Durangoko Arte eta Historia Museoak. Bertan erakusketako obra guztiak eta artistari buruzko datu biografiak batzen dira. Gainera, David Pavo eskultorea eta EHUko eskultura irakasleak testu berezi bat idatzi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button