ESZENA

Crotch ikuskizuna, LGTBIren kolektiboaren alde

LGTBIren kolektiboarekin, feministekin eta tokiko aktibistekin genero eta transgenero gaia lantzen duen proiektu-ikuskizun parte hartzailea eta performance-a da Crotch ikuskizuna. Baal konpainiaren proposamena, ekainaren 22an egingo da Elorrioko Arriola Antzokian, 20:30etik aurrera. Catalina Carrasco, Elena Lalucat eta Reinaldo Ribero adituek parte hartuko dute horretan. Baina horren inguruko tailerrak ekainaren 16 eta 17an egingo dira Arriola Antzokian, interesa duen edonorentzat.

Helburua “disidente eta bazterreko gorputzak eta pentsamoldeak erdigunean jartzea da, baita honako hauek jorratzea ere: sexualitatearen onarpena; generoaren desagerpena, desberdintasunak desagerrarazteko; gorputz berean emakume, gizon edo beste inor izateko esperientzia”. Badira hiru dantzari profesional eta lau boluntario. Hasieran, mugimenduaren inguruko tailer bat egingo da, genero eta transgenero gaia lantzeko;  hortik, lau lagun aukeratuko dira ikuskizunean boluntario gisa parte hartzeko.

Proiektuak gorputz eta pentsamendu manugaitz eta disidenteak argitu eta agerrarazi nahi ditu, eta agerrarazi nahi ere sexualitatearen onarpena, eta genero-desagerpena desberdinkeria konpontzeko irtenbide gisa. Halaber, esperimentu bat aurkeztu nahi du, hots, gorputz berean denok izan gaitezke emakume eta gizon, bai eta batengandik bestearengana doan jarraitasun guztia ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button