ARTEA

“Eginberri” programako sortzaile gazteak, Guggenheim Museoan

Guggenheim Museoak Eginberri izeneko programa ondu du gazte sortzaileen lanak museoan bertan erakutsi ahal izateko. Apirilaren 10etik maiatzaren 7ra bitartean espazio bat egongo da sei artistaren obrak erakusteko.

Hemengo artista gazteen sorkuntzarako plaza bilakatuko da beste behin Guggemheim, eta Eginberri izeneko programan aurkeztutako guztien artetik sei aukeratu dira 177. aretoan obrak erakusteko. Hortaz, Xare Álvarez, María Benito, Patrik Grijalvo, Izaro Ieregi, Zaloa Ipiña eta Carlos Martínez artistak izango dira erakusketak egingo dituzten sortzaileak.

Programa berri hau Bilboko Guggenheim Museoaren 20. Urteurreneko ospakizunen baitan ezarri da: “Integrazioa, partaidetza eta lankidetza funtsezkoak izango dira Museoaren eta tokiko komunitate artistikoaren arteko harremanetan, eta horrek erakundeari aukera emango dio hazteko eta jakintza bultzatzeko, jardun artistiko berrienarekin talde-lanean arituz.”
Joan den urteko deialdian, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako artista (gehienez 35 urte) gazteen proposamenak onartu ziren. “Deialdi honek arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen arlo guztiak hartzen ditu barnean (pintura, eskultura, instalazioa, argazkilaritza, irudia mugimenduan, soinu-artea etab.) baita ekintza-arteenak ere (happening, performance etab.)”

Museoak 1.500 euroko diru-laguntza emango dio aukeratutako artista bakoitzari, bertan bere proposamena aurrera atera dezan. Ondoren, artistok Guggenheimeko 177. gelan erakutsi ahal izango dituzte euren lanak, apirilaren 10etik maiatzaren 7ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button