ARTEA

Koldo Agirre erakusketa Mikelazulon

Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkarteak Koldo Agirre argazkilariaren erakusketa atondu du. Erakusketak Transformación du izenburua eta apirilaren 29ra bitarte dago ikusgai.

Erakusketa eraldaketan gaineko hausnarketa bat da. Izan ere, gizakiaren aldaketa, bere existentzia eta ingurumena ditu ardatz. Argazki guztiak kamera analogikoarekin eginak daude.

Agirre 23 urteko argazkilaria da eta zenbait erakusketa kolektiboetan parte hartu du, garrantzitsuena Gazte talentu aurkikuntzak izeneko erakusketa Bilboko Photogallery 20 galerian.

Erakusketaren inguruko xehetasun gehiago Mikelazulo Kultur Elkartearen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button